XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NAPARROA'KO EUSKAL ESAERA ZARRAK INSTITUCION PRINCIPE DE VIANA

Liburu baliotsu ta ederra, ziñez, INTZA`R DAMASO AITA kaputxionak oraintsu-orain eskeiñi diguna.

Udazken ontan uzta oparoz zitu umotua zuatzetik erortzen dan antzera pozik jaso dugun emaitz bikaiña.

Nork ez du ezagutzen ereille izan dan aspaldiko napar-euskaldun praille bizar zuri onbidetsu ta langillea?...

Entzutez bederik aren izen ospetsua agurgarri da Euskal-Erri guztian.

Erlijio ta euskera alorrean nekearen-nekez beti lanean ibillia.

Eta irurogeita ta geiago urteotan kristautasuna emen eta erbestean zabaldu ta sendotzen zebillelarik, euskalta na ere ez zeukan iñolaz azturik...

Gaztetandik jende xearen ezpaiñetatik jalgitako esaerak biltzen joan zan eta geienetan atsotitz zar oriek kristautasunez ondurik daudela ezin ukatu.

Auek dira liburuan bildurik Aita Damaso`k opa dizkigunak.

Argi ta garbi ogeita bi sailletan banatuak baillaraz-baillara, errialdez-errialde Naparroa guztikoak kokatzen ditu.

Sakan`etik asi ta Luzaide`raiño, Araitz, Larraun, Basaburua, Bortzerriak, Baztan, Ultzama.

Iparretik egoaldera, Saraitzu ta Erronkari`koak utzi gabe.

Erri-izen pilla gaitza eta izatez antziñako jakituriaz betea.

Esaerak areago: bi milla ta bosteun guztira.

Praille apalak eskerrak ematen dizkie biltzaille-lagun izan dituan jaun-andreoi, tokiz-toki aitatuaz.

Baiña bilketa luze ortan langillerik bizkor eta burutsuena bera izan da.

Bai, Aita Damaso`ri zor diogu esku-erakutsi jator ori.

Lenago, antzeko bildumak argitaratuak izan ziran.

Oraingo au Fueros`ko Napar-Aldundiaren bizkar atera da ta oni eskerrak euskaltzale guztiok, zar eta gazte, nun ikasi izango dugu.

Eta bearri aiek darien mendiko-usai gozoa gogoz arnastuko dugu ainbeste sasi-euskerazko kirats artean gabiltzalarik.

Zenbaitek, gure izkuntza murritzen ari dirala Naparro'ko euskal-esaera auetan urre-apurrak arkituko ditugu, gure aurrekoek utzi ziguten aberastasuna...

Aita Polikarpo Iraizoz jakintsuak bere erlijio anai dan Aita Damaso`ren xeetasunak ematen dizkigu, itzaurre gisa.

Eta bukatzeko, ezin laga diteke aipa gabe liburua edergarriz ornitua datorrela Erentxun senide ta ertilari diran marraski politez eta Iruña`ko Aranzadi etxe-argitaldariak garbi bezin apain gutun zoragarria.

Eskuan artu eta begiratu utsak irakurlea lilluratzen duana.

Eta biltzaille izan dan Intza`ko seme argidotarra Jainkoa`k luzaroan onez dezala.

ANTONIO Mª LABAYEN.